2014/11/13 - Lartzabalgo autobus geltokiaren kokaleku berria.

Errenteriako Udalak, Lartzabalen egin dituen obren ondoren, autobus geltokiak kokapen berria izango du, eta datorren azaroaren 24tik aurrera, ondorengo lineetako autobusak geltoki berria erabiliko dute:

 

E02 Oiartzun-Donostia linea

E72 Oiartzun-Donostia (gauekoa)

E04 Oiartzun-Donostia (Ibaeta-Amara)

E20 Hondarribia-Errenteria-Pasaia-Donostia

E26 Irun- Errenteria-Pasaia-Donostia

E27 Hondarribia-Irun- Errenteria-Pasaia-Donostia

E77 Hondarribia-Irun- Errenteria-Pasaia-Donostia (gauekoa)

2014/07/11 - Zarautz zuzenean Debagoienarekin eta Gasteizekin lotuta

Astelehenetik aurrera Urola Kostako erabiltzaileek ere hobekuntza sumatuko dute zerbitzuan, izan ere, Donostia-Gasteiz ibilbideko autobusak Zarautzen sartuko dira, erabiltzaileren batek hala eskatzen badu. Horrez gain, Debagoiena Donostiarekin autopistaz lotzen duen lineetako autobusak ere Zarautzen sartuko dira aurrerantzean, erabiltzaileren batek hala eskatzen badu. Orain arte linea horretako autobus batzuk baino ez ziren sartzen eta aurrerantzean denak sartuko dira, erabiltzaileren batek eskatzen badu. Kasu batean zein bestean, autobusa Zarautzen hartu nahi duenak Internet bidez, Gasteizko eta Donostiako txarteldegietan edo bidaia agentzietan erosi beharko du txartela aurrez, eta era horretan bermatuko du autobusa Zarautzen sartzea. Gasteiztik edo Debagoienatik Zarautza joan nahi duenak, autobus gidaria Zarautza doala esatea besterik ez du egin beharko, txartela aldez aurretik erosi beharrik gabe, nahiz eta aurrez erosita plaza erreserbatzeko aukera izango duen. 

2014/07/11 - Aurrerantzean Loiu eta Biarritzeko aireportuetarako bidaiak eta Lapurdirakoak Mugi/Lurraldebus txartel arruntarekin ordaindu ahal izango dira

Astelehenetik aurrera, Zarautzek autobus lotura zuzena izango du Gasteizekin eta Debagoienarekin loturak areagotuko dira

Lurraldebuseko autobus zerbitzuetan erabiltzaileentzat hainbat hobekuntza nabarmen izango dira datorren astetik aurrera, batez ere aireportuetako loturei eta Lapurdiko eta Zarauzko konexioei dagokionean. Hona hemen hobekuntza nagusiak:

Loiuko eta Biarritzeko aireportuekin lotura: Astelehenetik, uztailaren 14tik, Gipuzkoako hainbat herri Loiuko eta Biarritzeko aireportuekin lotzeko dauden autobus zerbitzuetan Mugi / Lurraldebus txartela erabili ahal izango da ordainketa modu gisa. Orain arte ordainketa ezin zen Mugi txartelekin egin, baina aurrerantzean bai; Mugi txartel arruntarekin ordaindu ahalko dira aipatutako bidaiak, ez ordea talde berezietako txartelekin.

Baina, hori ez da izango bi aireportu horiekiko loturetan aldaketa bakarra, izan ere, abuztuaren 1etik aurrera Biarritzeko aireportura zerbitzu gehiago jarriko dira, 7 zerbitzu norabide bakoitzean, goizeko 7:00etik 22:15 bitarte.

Lapurdira joateko autobusetan ere Mugi txartela: Uztailaren 14tik aurrera, Bilbo-Donostia-Irun-Hendaia-Biarritz-Donibane Lohizune-Baiona ibilbidea egiten duen zerbitzuan Mugi txartel arrunta erabili ahal izango da.

Eibar-Iruñea zerbitzuan ere Mugiarekin: Orain arte Eibar-Iruñea zerbitzuan ezin zen Mugi txartela erabili, baina uztailaren 14tik aurrera Mugi txartel arrunta erabili ahal izango da. Zerbitzu honen ibilbidea honakoa da: Eibar-Soraluze-Bergara-Antzuola-Zumarraga-Ormaiztegi-Beasain-Lazkao-Ataun-Lizarrusti-Arbizu-Lakuntza-Arruazu-Uharte Arakil-Etxarren-Irurtzun-Itza-Berrioplano-Iruñea.

2014/07/04 - Manu Chaoren Kontzertua Zurriolan. Gaueko zerbitzuak

Uztailaren 9an, Zurriolako hondartzan ekimen solidarioa egingo da, eta egunaren zehar zenbait ekitaldi antolatu dira. Gorena Manu Chaoren kontzertua izango da. Hori dela eta, garraio publikoko zerbitzu bereziak eskainiko dira, jendea ekitaldira hurbiltzeko eta etxera itzultzeko, bai trenez eta bai autobusez.

Gaueko zerbitzuak Lurraldebuseko enpresa hauek dira: Autobuses Garayar, HASA, TSST eta Ekialdebus.

RENFEk eta baita EUSKO TREN trenek ere gaueko zerbitzuak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago enpresen telefonoetan eta web orrietan. Kontaktuak web honen eragileak estekan

 

 

2014/06/26 - Udako ordutegiak Pesa eta La Guipuzcoana enpresetako lineetan

Uztailaren 1ean, Pesa enpresako lineetan eta La Guipuzcoana enpresako Azkoitia-Donostia linean, udako ordutegia jarriko da martxan.  La Guipuzcoanak ordutegi berdina egingo du uztailan eta abuztuan, Pesak, ordea, abuztuan beste ordutegi bat egingo du.

Ordutegiak ikusteko erabili enpresen telefonoak edo web orriak: www.pesa.net eta www.laguipuzcoana.net.

2014/06/20 - Lurraldebuseko autobus guztietan bizikleta tolesgarriak eraman ahal izango dira aurrerantzean.

 

Baldintza bakarra tolestuta 100x65x40 neurria ez gainditzea izango da.

Aurrerantzean bizikleta tolesgarriak erabiltzen dituzten txirrindulariek aukera izango dute bizikletarekin Lurraldebuseko autobus guztietan igotzeko, eta horretarako bete beharreko baldintza bakarra izango da bizikletak tolestuta 100x65x40 tamaina ez gainditzea. Bistan denez, erabiltzaile bakoitzak bizikleta bakar bat eraman ahal izango du autobusean.

Erabaki honekin araudi aldetik zegoen hutsune bat konpondu nahi du Aldundiak, izan ere, orain arte Lurraldebuseko zerbitzu batzuetan bizikleta tolesgarriak eramateko aukera zegoen eta beste batzuetan ez, emakidaren arabera. Aurrerantzean Lurraldebuseko autobus guztietan eraman ahal izango dira bizikleta tolesgarriak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua berretsi nahi du erabaki honekin, eta aldi berean, garraiobide ezberdinen arteko loturari ematen dion garrantziaren adierazle da. Gipuzkoako Aldundiarentzat oso garrantzitsua da garraio arteko lotura bermatzea, erraztea eta indartzea, eta are gehiago garraiobide horietako bat bizikleta bezalako garraiobide iraunkor, ekologiko eta segurua denean.

2014/06/18 - Udako ordutegia Urola-Kosta eta Debabarreneko lineetan.

Datorren astelehenean, hilak 23, Eusko Tren enpresak udako ordutegia jarriko du martxan Urola-Kostako eta Debabarreneko lineetan.

Urola Kostako lineetan udako ordutegia ekainaren 23etik abuztuaren 31ra arte izango da.

Debabarreneko lineetan bi ordutegi desberdinak egingo dira, bata ekainaren 23etik uztailaren 20ra, eta bestea, uztailaren 21etik abuztuaren 31ra.

Kontuan izan udan tren zerbitzuak gehitzen direla.

Informazio gehiago hemen (UrolaKostaldeaDebaBarrena) eta Eusko Trenen telefonoan (902 543210) eta web orrian: www.euskotren.es .

2014/06/10 - Ekainaren 14an Zarauzko Triatloia egingo da, eta aldaketak izango dira garraio publikoan.

Datorren larunbatean, hilak 14, Zarauzko Triatloia egingo dela eta, N-634 errepidea, Zumaia eta Orio bitartean, eta GI-2631 eta GI- 3710 errepideak tarteka itxita egongo dira 14:15 eta 18:45 bitartean. Hori dela eta,  Eusko Tren eta La Guipuzcoana enpresek ibilbidea eta geltokiak aldatuko dituzte.

Zarautzen. Autobusak ez dira ibiliko Nafarroa kalean, Bizkaia kalean zehar baizik; eta Aia-Orio-Zarautz lineako geltokietan geldituko dira: Bizkaia kalean, kiroldegian eta suhiltzaileen inguruan.  

Zumaia-Donostia lineako autobusek, Zumaiatik  14:30 - 15:30 eta 16:30  irteten direnek eta Donostiatik 16:00 eta 17:00etan irteten direnek, autobidea erabiliko dute Zarautz eta Urbil artean. Urbilen, Orio-Usurbil-Urbil lotura egingo duen autobusarekin elkartuko dira, bidaiariak autobus batetik bestera igaroko dira eta ohiko ibilbidea jarraituko dute. Zumaiatik Zarautzera Meagatik egingo dute ibilbidea, N-634 itxita dagoen bitartean.

Zumaia-Donostia autobideko zerbitzuak (Zumaian 16:00etan eta 17:00etan, eta Donostian, 16:40an eta 17:40an irteten direnak), Zarautz barnean aldatuko dute ibilbidea. Autobusak ez dira ibiliko Nafarroa kalean zehar, Bizkaia kalean baizik. Zumaiatik Zarautzera Meagatik egingo dute ibilbidea, N-634 itxita dagoen bitartean.

Getariako erabiltzaileek Donostia-Zumaia ibilbideko autobusa, Zumaiarantz doanean, hartu beharko dute; eta Zumaian hartu trena edo autobusa, Zarautzerako edo Donostiarako.

Azkoitia-Zarautz lineako autobusa ez da Nafarroa kalean zehar ibiliko.

Zumarraga-Zumaia lineak, Zumarragarantz ez du aldaketarik izango. Zumaiarako noranzkoan, Zumarragatik 14:35ean eta 15:35ean irteten diren autobusak Iraetatik Aizarnazabalera eta Oikiatik Zumaiako geltokira iritsiko dira.

Informazio gehiago nahi baduzue, enpresen telefonoetan eta web orrietan eskura dezakezue (www.euskotren.es eta www.laguipuzcoana.net).

Barkatu eragozpenak.

 

 

2014/04/11 - Garagardo azoka Zarautzen. Gaueko zerbitzu bereziak Azkoitiraino

Zarauzko XIV. Garagardo azoka dela eta gaueko zerbitzu bereziak egongo dira Zarautz eta Azkoitia bitartean.

Egunak: Apirilaren 17, 18 eta 19. 

Irteerak  Zarauztik00:00, 01:45 eta 03:45

Informazio gehiago La Guipuzcoana enpresako telefonoan edo web orrian.

2014/04/04 - Apirilaren 5ean, larunbata, “Berdel Jaia” ospatzen da Mutrikun.

Bihar, larunbata, Mutrikun Berdel eguna ospatzen dela eta, Mallabia-Ondarroa linean zerbitzu bereziak jarriko dira Mutrikura joateko Eibar, Elgoibar eta Ondarroatik.

 

Informazio gehiago: Eusko Tren enpresaren web orrian eta bezeroaren arreta telefonoan: 902 543210, eta baita Mallabia-Ondarroa lineako autobus geltokietan ere.

2014/03/24 - Tarifa igoera apirilaren 1ean.

Apirilaren 1ean  igoko dira MUGI sistema onartu duten zerbitzuetako prezioak. Foru Aldundiak, egun berean, txartel propioen prezioak ere igoko ditu.

 

Prezio berriak ikusteko sakatu hemen. 

2014/01/14 - Gaueko zerbitzuak San Sebastian bezperan

Datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna ospatzen dela eta, Donostian eta baita Azpeitian ere, Lurraldebuseko enpresek gaueko zerbitzua eskainiko dute igandetik astelehenera bitarteko gauean.

 

Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen edo erabili enpresen web orriak.

 

 

2013/12/13 - Ordutegi berezia Eguberrietan.

Abenduaren 24an eta 31n garraio zerbitzuak lehenago amaituko dira linea guztietan, ohi bezala.

Abenduaren  25ean eta  urtarrilaren 1ean ere zerbitzuak murriztu egingo dira. 

 

Ordutegiak ikusteko, deitu enpresen telefonoetara edo klikatu web orriak. Guztiak daude eragileen fitxan, eta hauxe da lotura: http://www.lurraldebus.net/Oper.aspx.

2013/07/22 - Transportes Pesak egiten dituen zerbitzuetarako billeteak Internet bidez.

www.pesa.net bidez eros daitezke Pesak egiten dituen zerbitzu luzeen bidaia-txartelak. Lurraldebus eta Mugi txartelekin eta beren deskontuekin ere eros daitezke billeteak, ordaintzeko forma hori onartzen duten lineetan.

 

 

Informazio gehiago www.pesa.net web orrian.

2013/06/27 - Uztailaren 1ean, zerbitzu berrituak eta berriak.

 

Datorren astelehenean martxan jarriko diren zerbitzuak hauek dira:

 

1.- Aginaga- USURBIL-  ORIA-LASARTE-  Errekalde- OSPITALEAK.

 2.- USURBIL - ZUBIETA - LASARTE – (Urbil) – HERNANI.

 3.- ASTIGARRAGA –OSPITALEAK- EHU/UPV- Antigua auzoa.

 4.- TOLOSA -VILLABONA- OSPITALEAK- EHU/UPV- DONOSTIA.

 5.- OÑATI- San Prudentzio (Elorregi).

 6.- ANDOAIN –URNIETA –HERNANI -OSPITALEAK (maiztasuna gehitzen da).

 7.- ELGETA- BERGARA (Taxi-busa)

 

Ordutegi zehatza ikusteko sakatu hemen.

 

 

2013/02/25 - Tarifa bateratuak garraio publikoan martxoaren 4tik aurrera

Martxoaren 4an jarriko da martxan MUGI sistema. Hori dela eta, prezio bera ordainduko da bidaia berdinagatik Lurraldebuseko autobusetan, Eusko Treneko tren lineetan, eta Donostia, Irun, Errenteria, Arrasate eta Hernaniko hiri-busetan. Ordainduko den prezioa jauzien eta bidaia kopuruaren arabera izango da.

 

 

Jauziak
Arrasate Donostia
 0
1 2 3 4 5 6
Irun Errenteria
Hernani
Aldi baterakoa (Paperezkoa) 1,60 2,30 4,40 6,50 8,50 11,50 12,50 1,30 1,10
1. bidaitik 20.era arte: %45eko deskontua 0,88 1,27 2,42 3,58 4,68 6,33 6,88 0,72 0,61
21.etik 50.era arte: %56ko deskontua 0,70 1,01 1,94 2,86 3,74 5,06 5,50 0,57 0,48
51.etik aurrera: %90eko deskontua 0,16 0,23 0,44 0,65 0,85 1,15 1,25 0,13 0,11
Gauekoak 2,00 2,95 5,00            

 

 

Hobariak, talde berezientzat (txartela kargatzean jasotzen dira):


FAMILIA UGARIAK

GAZTEAK

(G): %14

ADINEKOAK

(A): %108

EZINDUAK

(E): %108

SOZIALAK

(S): %108

Orokorra F20: %25

G20: %39

A20:%133

E20: %133

S20: %133

Berezia F50: %100

G50: %114

A50:%208

E50: %208

S50: %208

Zonaldeak eta zonaldeen arteko jauzien taula ikusteko klik egin.

 

2013/02/12 - MUGI sistema: Informazio garrantzitsua

Informazioa, klik egin.

2012/06/29 - Lurraldebuseko Txartel Bakarra erabilgarri RENFEko auto-salmentako makinetan.

Uztailaren 1etik aurrera, RENFEko aldiriko trenetarako billeteak Txartel Bakarrarekin eros daitezke geltokietako auto-salmentako makinetan. Leihatiletan, maiatzaren 7az geroztik, ordain daiteke Txartel Bakarrarekin. 

2011/11/03 - Azpeitia-Errezil-Azpeitia taxibusaren joan-etorri berria

Azaroaren 7an hasita, Errezilek eskola-egunetan taxi-bus zerbitzu berria izango du. Hau da: Azpeitian 07:00etan eta Errezilen 07:15ean aterako dena.

 

Paradak

ERREZILen: Plaza, Intsausti, Loidi, Bentaberri,  Irurena.
AZPEITIAn:, Landeta hiribidea,14, Anbulatorioa.

 

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, eskola-egunetan

Irteera Azpeitian (Anbulatorioan): 07:00, 10:30, 19:00

Irteera Errezilen (Plaza) : 07:15, 10:50, 19:20

 

Astearteetan, Azoka eguna. Zerbitzu berezia

Irteera Azpeitian (Anbulatorioan): 09:00

Irteera Errezilen (Plaza): 09:20

 

Lanegunetan (eskolarik ez dagoen egunetan), larunbatetan eta jai egunetan

Irteera Azpeitian (Anbulatorioan):   10:30, 19:00

Irteera Errezilen (Plaza) :   10:50, 19:20

2011/10/21 - Aizarnazabal-Zumaia-Aizarnazabal taxibusaren ordu aldaketa

Hilaren 24tik aurrera, bertan behera geldituko dira orain arteko irteera orduak. Lehengoen ordez, hauek izango dira taxibusa abiatzeko orduak:

 

Astelehenetan eta astearteetan, lanegunetan

Aizarnazabaletik (Herriko plaza): 07:55, 14:55, 17:00, 19:30
Zumaiatik (Geltokian): 08:15, 15:15, 17:20, 19:50

 

Asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan, lanegunetan

Aizarnazabaletik (Herriko plaza): 07:55, 14:00, 17:00, 19:30
Zumaiatik(geltokian): 08:15, 14:20, 17:20, 19:50


Larunbatetan eta udako lanegunetan

Aizarnazabaletik (Herriko plaza): 09:30, 17:00
Zumaiatik (Geltokian): 09:50, 17:20

2011/10/21 - Hernani-Astigarraga-Donostia linean gaueko zerbitzuen ordutegi berria

HASA enpresak  Hernani-Astigarraga-Donostia linean gaueko zerbitzuen ordutegia aldatuko du azaroaren 5ean hasita. Horrela, Donostiatik Hernanira 30 minuturoko maiztasuna egongo da, Garayar enpresak ematen duen zerbitzua kontuan hartuta.

Irteera Hernanitik:   23:30-00:30-01:30-02:30-03-30-04:30-05:30

Irteera Donostiatik: 00:00-01:00-02:00-03:00-04:00-05:00-06:00

Ordutegia ikusteko sakatu hemen.

2010/11/23 - Lurraldebusen Informazioko zerbitzuaren zenbaki motzaren aldaketa: zenbaki berria 215000

SMS mezu motzen arautegia dela medio, 2010eko azaroak 20tik aurrera, helduerako estimatutako denboren informazioko zenbaki motza aldatzen da, 5870 zenbakitik 215000 zenbakira. Mugikorren operadorak 215000 zenbaki berria aktibatzen joango dira bere erabateko baterabiltzea arte 2010eko abenduko lehenengoko egunetan. Hori dela eta aurretiazko barkamena ezkatzen dizuegu aldaketaren tarteko epeetan suertatu daitezkeen eragozpenengatik.